XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) arretatsuenekin orkestari begiratzen dio.

Palfy maisua Hampauml;nsel eta Gretel obertura zuzentzen ari da.

Bai dotore ageri dela aitatxo frakez jantzita!

Eta zeinen obedikor dituen musikariak, nahiz eta berauek zahar xamarrak izan.

Eta makila gogor astintzen duenean haiek ere ozenago jotzen dute.

Eta isilago jo dezaten nahi duenean, berriz, orduan haien xuxurlak baino ez ditu entzuten.

Beldurra izango diote nonbait.

Eta une batez gora begiratuz agur egin dio!

Palkoko atea zabaldu egin da.

Emakume elegante batek, sartu eta barandaren ondoan eseririk, irribarre egin dio neskatoari.

Lottek, herabeti, buelta eman eta aitak musikariak nola zuzentzen dituen begiratzen jarraitu nahi du.

Dama hark prismatikoak atera ditu.

Eta goxoki-kaxa bat.

Eta programa.

Eta apaintzeko kaxatxo bat.

Ez du nonbait gelditu nahi, harik eta terziopelozko baranda hark eskaparate itxura har dezan arte.

Obertura amaitzean, entzulegoak txalo beroak eskaini ditu.

Palfy zuzendariak burua makurtu du bizpahiru aldiz.

Eta bere zuzendari-batuta jasotzean palkora begiratu du.

Lottetxok bere eskua mugitzen du oso kontent.

Aitak berriz lehen baino xamurrago egiten du irribarre.

Baina orduan ohartu da Lotte ez diola aitak berari bakarrik agur esaten eskuaz, aldameneko andreari ere bai nonbait.